99 euskara ikaslek eskatu dute diru laguntza
Beka eskatu duten ia ehun pertsonetatik 78k beren ikasturtea dohainik izango dute, B2 maila arte ikasten ari direlako. Gehienak AEK-ko ikasle dira.
99 euskara ikaslek aprobetxatu dute euskara ikasten laguntzeko beka sistema. 2019/2020 ikasturtean diru laguntza eskatu duten ikasle gehienek —78k, zehazki— euskara dohainik ikasteko aukera izango dute. Izan ere, B2 maila arteko ikasleentzako finantzazioa %100 bitartekoa izan daiteke.
B2 maila baina gorago dauden 21 ikaslek %50 eta %70 arteko laguntza jasoko dute. Laguntza eskatu duten ikasle gehienak Intxixu-AEK euskaltegian ari dira euskara ikasten.
Oiartzungo Udalak nabarmendu duenez, orain arte ematen zuten beka sistema hobetu dute. “Helduen euskalduntzaren doakotasun eskubidearen alde apustu handia egin du Oiartzungo Udalak ikasturte honetan, B2 maila arte, behintzat, euskara dohainik ikasteko aukera emanez”, zehaztu dute. Sistema berriarekin, helduen bultzatzea da udalaren helburua, azaldu dutenez.