Behobia-Donostiak Arraguako trafikoan eragina izango du
Igande goizean lasterketa pasatuko da Oiartzungo auzotik. Trafikoa itxita egongo da, eta normaltasuna ez da bueltatuko azken lasterkariak pasatu ondoren arte.
Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, datorren igandean, Behobia-Donostia lasterketak trafiko aldaketak eragingo ditu Oiartzunen ere, urtero bezala.
Arraguako biribilguneari eragingo dio trafiko aldaketak. 08:00etatik aurrera, biribilgunea itxita egongo da, bizilagunentzat izan ezik, eguerdira arte. Aurreikusi dutenez, 14:00 inguruan bukatuko da lasterketa, eta orduan bueltatuko da normaltasuna.