Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gau Beltza solidarioa ere bada

Senegalgo herrixka batek lezoarrek bildutako ibuprofeno pilulak jasoko ditu beste urte batez. Taloka kafetegian egin dute aurten ere bilketa, Gau Beltza probestuz.

Urte hasieran bidalitako laguntza eskertzeko, Senegalgo Keur Sette Awa herrixkako haurrek argazkia bidali diote Mitxeori .
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2019/11/08

Lezo herri solidarioa dela erakutsi dute bizilagunek beste urte batez. Izan ere, jendetzak erantzun dio bigarren urtez Taloka kafetegiak egindako deialdiari. Gau Beltza probestuz, Afrikara laguntza bideratzeko ekintza berezia egin dute aurtengoan ere, arrakasta handikoa gainera.

Taloka kafetegiko jabe Edurne Mitxeo irundarra izan da egitasmoaren sustatzaileetako bat. Alde batetik, Gau Beltza egiteko ohitura berreskuratu nahi izan duela kontatu du irundarrak, Halloween festari «bira» emateko asmoarekin. Bestalde, eta nagusiki, Senegalgo herritarrei laguntza bideratzeko helburua zuen joan den ostegunean egindako ekintzak: «Festa berreskuratzeaz gain, haurrei erakutsi nahi diegu keinu txiki batekin pertsona askoren errealitatea alda daitekeela».

Keinu horiek egikaritzeko, ibuprofeno sendagaiaren pilula bilketa erraldoia egin zuten kafetegian. Bigarrenez jada, arratsalde festa ederra antolatu zuten, herriko haur eta urtean zehar bezero diren gurasoentzako espresuki. «Egun oso polita izan zen. Txokolatada, askaria eta marrazki zein mozorro lehiaketaz gozatu zuten haurrek, primeran pasatu genuen».

Bilketa egiteko, sarreraren truke ibuprofeno kutxa bana eraman behar izan zuten haurrek. Orotara, 330dik gora haur bertaratu ziren Talokan, «bakoitza bere ibuprofeno kutxatxoarekin eskuetan. Izugarria izan da erantzuna», aitortu du.

Irribarreak ereiten
Lezon egindako bilketa, herrikide Jaione Oiartzabalek orain dela bost urte inguru hasitako proiektu solidarioa laguntzeko dela kontatu du Mitxeok. «Urtean zehar ibuprofenoak biltzen ditu Irunen, urtarrila inguruan zuzenean Senegalgo Keur Sette Awa herrira eramateko. Proiektu ederra iruditu zitzaidan, eta kafetegia bilketa egiteko leku aproposa zela ikusi nuen». Irribarreak ereiten da Oiartzabalek gidatutako proiektua.

Mitxeo bezala, ia mundu osoa zeharkatutakoa da Oiartzabal, hortik datorkie biei laguntzeko grina hori. Kontatu duenez, Senegalen bizitutako esperientzia gogor batek egitasmoa sortzera animatu zuen, haien egoera «izugarria, oso-oso prekarioa» zela ikustean. «Talibes haurrak ezagutu nituen lehen bidaietan. Euren gurasoek ezin dituzte elikatu, hortaz, esklabo izatera behartzen dituzte», dio, amorruz. Hori gutxi balitz, osasun zerbitzurik gabe bizi direla nabarmendu du irundarrak. «Herrixka horietan ez dago medikurik, ezta inolako pilularik ere». Egoera horretan, ibuprofenoa «urrea bezalakoa» dela nabarmendu du atsekabez Oiartzabalek.

Opari berezia
Iaz Lezon egindako bilketaren ostean, Afrikatik argazki ederra jaso zuela kontatu du kafetegiko jabeak. Irudi horretan, Senegalgo haurrak Eskerrik asko Taloka leloarekin batera ikus daitezke. «Sekulako indar txutea izan zen. Oso hunkituta jaso nuen argazkia, negar egiteraino», aitortu du.

Irudi horrek lezoar asko laguntza ematera bultzatu dituela nabarmendu du Mitxeok: «Jendeak beldurra izaten du ea benetan hara iritsiko den laguntza, hortaz, lasai egon daitezela. Bai ala bai, heltzen da». Datorren urtean, gainera, Gau Beltzerako espresuki egindako poltsatxoak jasoko dituzte Keur Sette Awan.

Ekintza solidarioa Gau Beltzara mugatu arren, luze joko du bilketak. Abenduaren 31era bitarte ibuprofenoak jasotzen jarraituko du Mitxeok, kafetegian bertan.

Etorkizunari begira, bilketa urtero errepikatzeko asmoa du irundarrak. «Etenik gabe errepikatuko dut. Datorren urtean, ez dut gehiegi aurreratu nahi, baina gauza berri bat pentsatu dugu, guztiontzat sorpresa polita izango da», gehitu du.

300dik gora kutxa ibuprofeno bildu dituzte aurten.

Jendetza bildu zen Gau Beltzean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.