Handbike kirolariak ausart aritu dira
Helmugara 25 heldu ziren, tartean Oarso Bidasoko bakarra: Daniel Angel Ebang Obiang Bikie errenteriarra.
Eguraldiak ez zituen kikildu, gogorretik aritu bazen ere. Handbike kirolariek ere ez zuten hutsik egin atzo Behobia-Donostia lasterketan eta errepide irristakorrean lanak izan bazituzten ere, bikain aritu ziren guztiak. Helmugara 25 heldu ziren, tartean Oarso Bidasoko bakarra: Daniel Angel Ebang Obiang Bikie errenteriarra.
50027 dortsalarekin 25. sailkatu zen bere modalitatean eta 1:44:11ko denbora egin zuen.