Herritarrek emandako konfiantza eskertu du PSE-EEk
Espainiako Gorteerako hauteskundeetan kongresurako bildu diren botoetan PSE-EE izan da garaile Errenteria-Oreretan. Alderdi sozialistak 5.235 boto eskuratu ditu (%26,27).
Espainiako Gorteerako hauteskundeetan kongresurako bildu diren botoetan PSE-EE izan da garaile Errenteria-Oreretan. Alderdi sozialistak 5.235 boto eskuratu ditu (%26,27), eta horren harira, eskerrak eman dizkie gaur botoa eman dieten herritarrei. “Konfiantza” mantentzeak alderdi sozialistak Errenterian presentzia bermatua duela erakusten du PSE-EEren ustez, “eta gainera, hori hobetzeko bidea dugula aurretik”.
Bide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “herritarrekin elkarlanean aritzeko gure hiria hobetu eta bizitza kalitatea areagotzeko”. Herritarren eskura daudela zalantzak argitu eta proposamenak jasotzeko gaineratu dute, “udalaren lehenengo solairuan, Morrongilleta kaleko 12. zenbakiko egoitzan, posta elektronikoaren bidez, edo 943 519 999/943 449 688 telefono zenbakira deituta jar daitezke harremanetan gurekin”.