Iratxe Etxegoien eta Borja Manchado, lezoar azkarrenak Behobia-Donostian
Behobia-Donostia lasterketan 60 lezoar iritsi ziren helmugara. Horietatik azkarrenak Iratxe Etxegoien eta Borja Manchado izan ziren.
Atzoko Behobia-Donostia lasterketan, helmugara iritsi ziren 27.000tik gora korrikalarien artean, lezoar azkarrenak Iratxe Etxegoien emakumeetan eta Borja Manchado gizonetan izan ziren. Orotara, 60 lezoarrek bukatu zuten proba.
Jarraian, Behobiaren Lezoko podiumak:
Emakumeak
- 1. Iratxe Etxegoien 1:31:52
- 2. Lurdes Oiartzabal (erbi lanak egin zituen) 1:32:13
- 3. Rocio Zamarreño 1:42:19
Gizonak
- 1. Borja Manchado 1:11:46
- 2. Jon Ander Iparragirre 1:17:41
- 3. Ander Iñarra 1:17:49
Ondoko PDF artxiboan, lezoar guztiak sailkapenean: Lezoarren sailkapena.