[Sailkapenarekin] Amale Mugika pasaitarra, rollerretan bigarren Behobia-Donostian
Atzoko Behobia-Donostian helmugara iritsi ziren 110 roller kirolarietatik, 21 Oarso Bidasokoak izan ziren. Amale Mugikaren lana, oso nabarmentzekoa.
Rollerren lasterketa ere izan zen atzo Behobia-Donostian. Euriagatik eta haize bolada indartsuengatik, korrikalariek baino askoz lan zailagoa izan zuten 20 kilometroko bidea egiteko. Adorez egin zuten 2019ko Behobia-Donostia.
Helmuga zeharkatu zuten 110 rollerretatik Oarsoaldeko eta Bidasoko sei herrietakoak 21 izan ziren. Horien artetik emaitzarik nabarmenena lortu zuena Amale Mugika Lainez izan zen: emakumeen kategorian bigarren izan zen, Nere Karrera irabazletik 37 segundora.
Bestelakoak, rollerren partaideen artean, Hondarribiko, Oiartzungo, Errenteriako, Irungo eta Pasaiako ordezkariak izan ziren. Honakoa da HITZAk, Oarsoaldeko eta Bidasoko sei herriak kontuan hartuz, egin dituen podiumak:
Emakumeak
- 1. Amale Mugika (Pasaia) 52:20
- 2. Aitziber Zubia (Oiartzun) 1:00:28
- 3. Karmele Arrieta (Errenteria-Orereta) 1:01:26
Gizonak
- 1. Marciso Diaz (Pasaia) 51:34
- 2. Jesus Maria Jimenez (Pasaia) 52:20
- 3. Samu Grijalba (Irun) 55:18
Jarraian, PDF artxibo batean, Oarso Bidasoko rollerren sailkapena: Oarso Bidasoko rollerren sailkapena (PDF artxiboa).