Xakib Laxgar errenteriarrak irabazi du Behobia-Donostia
100 urte bete zituen lasterketak atzo, eta Errenteria-Oreretara ekarri du sari nagusia Xakib Laxgarrek.
Mende laurdena zen Gipuzkoar batek ez zuela Behobia-Donostia lasterketa irabazten; 100 urte bete zituen lasterketak atzo, eta Errenteria-Oreretara ekarri du sari nagusia Xakib Laxgarrek. Iraitz Arrospide zen faboritoa atzoko lasterketan, baina aurreikuspenak ez ziren bete eta Lachgarren ordubete eta minutu bat izan ziren denborarik onena.
Atzoko lasterketan 27.084 lasterkari aritu ziren eta horietatik 25.479 heldu ziren helmugara eta amaitu zuten lasterketa.