Euskararen maratoia prestatzeko bilera egingo dute bihar
Hilaren 30ean egingo dute kultur ekitaldi sorta, Abaraxka eta Euskaraldiaren taldeak antolatuta. Bilera irekia egingo dute.
Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta euskalgintzako eragileek ekitaldiak antolatzen dituzte horrekin lotuta.
Orain dela bi urte Konpromisotik ad/ritzera iniziatiban egin zuten bezala, euskararen maratoia egingo dute hilaren 30ean. Hirugarrena izango da. Herriko eragileek beren kultur pilulak eskainiko dituzte, larunbata arratsalde horretan.
Oiartzungo Euskaraldiko taldeak eta Abaraxka ludotekak antolatu dute euskararen maratoia. Bihar hori prestatzeko bilera egingo dute, Fermiñenen, 18:30ean. Bertan, herriko artista eta kultur eragileen zerrenda itxiko dute. Norbaitek interesa balu, Euskaraldiko taldeari idatz diezaioke. Abaraxka ludotekara idatz daiteke baita ere.