Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabier Lete omentzeko hainbat ekitaldi egingo ditu aldundiak, 2020an

Datorren urtean beteko dira hamar urte oiartzuarra hil zela. Musika eta poesia ekitaldi handi bat egingo dute, baita dokumental bat ere, besteak beste.

xabier lete hamar urte Gaur aurkeztu dituzte ekitaldiak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/11/13

Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete omenduko du 2020an, Oiartzungo poeta eta abeslaria hil zela hamar urte beteko diren urtean. Hainbat ekitaldirekin aitortuko dute Leteren lana, eta horiek iragarri dituzte.

Lehenengoa urte hasieran izango da: Xabier Lete Nazioarteko Euskarazko Poesia Saria banatuko dute. Abenduaren 5era arte aurkez daitezke lanak; euskarazkoak izan behar dute, argitaratu gabeak eta —gutxienez— 500 bertso izan beharko dituzte. Saria 12.000 eurokoa izango da.

Sari hori, Denis Itxaso Kultura diputatuaren esanetan, Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati egindako lanaren aitortza da. “Humanismoan eta balioen defentsan oinarritutako euskal nortasuna eraikitzeko izan zuen dedikazioa nabarmena izan zen”, esan du Itxasok.

Ekitaldia eta funtsa

Bosgarrena izango den poesia sariaz gain, beste hainbat aitortza ere egingo dizkiote poeta oiartzuarrari. Leteren ibilbideak bezala, musika eta poesia uztartuko dituen ekitaldi bat prestatzen ari direla jakinarazi dute gaur.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu zituen artistaren funtsen aukeraketa bat egiten ari da Kultura Departamendua. Aukeraketa horrekin erakusketa bat osatzeko nahi dute, EAEn erakutsiko dutena.

Eta ezohiko beste aitortza ekitaldi bat izango da artistaren bizitzari eta lanari buruz egingo dokumental baten ekoizpena. 2020ko udaren ondoren estreinatuko dutela aurreikusi dute.

Bere herrian, Mugarri

Aldundiaren ekimenari Oiartzungo Udalarena batuko zaio. Aurreratu dutenez, datorren urtean Mugarri aldizkaria bueltatuko da. Xabier Leteri buruzkoa izango da, eta Eli Perez Gaztelu ari da koordinazio lanetan.

Xabier Lete 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen, eta 2010eko abenduaren 4an hil zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.