Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aitortza, zaharrenak ahazten ez dituztelako

Zaharrekin egiten duten lana dela eta, Matia Fundazioak Oiartzungo bi eragileri aitortza egin die. Osasun Pastoraltzak eta Haurtzaro Ikastolak Petra Lekuonara egiten dituzte bisitak.

matiazale haurtzaro osasun
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/11/15

Petra Lekuona Oiartzungo zaharren etxean daudenen bizitza pixka bat alaitzeko asmoz, herriko bi eragilek hartuemana dute haiekin: Osasun Pastoraltzak eta Haurtzaro Ikastolak. Urriaren 30ean, Matia Fundazioak euren lana aitortu zuen. Bi eragile horiek matiazale direla esan zuten. Hau da matiazaleei buruz egiten duten definizioa: «Pertsonen indarrean sinesten dugu; besteei lagundu eta guztiontzat gizarte hobea lor dezakegu».

Haurtzarok dozena bat urte inguru daramatza Petra Lekuona egoitzako egoiliarrekin harremanetan. Aritz Gonzalez ikastolako zuzendariak azaldu duenez, ikasturtean zehar hainbat jarduera egiten dituzte, ikasgeletatik harago doazenak, eta herriko zaharrekin harremana izatea da horietako bat.

Petra Lekuonako jardueren koordinatzailearekin hitzartzen dute zer egin. Gonzalezek ekitaldiei errepaso bat eman die: «Haur Hezkuntzako ikasleak zaharren egoitzara joaten dira San Nikolas Txiki Eguneko entseguak egitera, baita egunean bertan ere. Abenduaren 24an, ikasleak auzoz auzo ibiltzen dira kantari, eta DBHkoak igotzen dira bertara».

Horrez gain, urtero HHko ikasleek Makilakixki antzezlana jokatzen dute, eta dozena erdi bat egoiliar joaten dira ikastolaraino. Irisgarritasun kontuengatik ez da ikusle gehiago.

Ohitura edo kultura kutsudun ekitaldiez gain, elkarren artean gehiago ezagutzeko jarduerak egiten dituzte. «Pasa den asteartean», azaldu du Gonzalezek, «LHko talde bat joan zen, eta erakutsi zieten zeintzuk ziren euren logelak, zein den beren eguneroko bizitza, txokoak zeintzuk diren eta abar. Bueltan, ikasleek erakutsiko dizkiete beren gelak, lanak, eta beste hainbat gauza». Haur eta gazteen artean feeling-a sortzea dago oinarrian.

Eta ez hori bakarrik: saiatzen dira zaharrek urteen poderioz pilatutako esperientzia aprobetxatzen. DBH3n, adibidez, 1936ko Gerra lantzen dutenean, Petra Lekuonakoen testigantzak jasotzen saiatzen dira, eta duela hainbat hamarkadetako Oiartzun nolakoa zen ezagutzen: orduko bizimodua, ohiturak, eguneroko bizitza… «Hura bizi izan zuen jendea da; ez da gauza bera liburu batean irakurtzea edo bertatik bertara entzutea». Hori bai, batzuetan oztopoak dituzte memoria ariketa horiek egiteko: «Kontua da Petra Lekuonan bizi diren guztiak ez direla oiartzuarrak, beste batzuek euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzte… Baina konpontzen gara».

Poza, bi aldeetara
Haurtzaroko zuzendariak azaldu duenez, poz ikaragarria ematen die horrelako jarduerak egitea. Gainera, ikastolan uste dute ikasi beharrekoa ez dagoela liburuetan bakarrik, eta ingurunea ezagutu behar dela: «Ikasleek eurek ikusten dute zaharren bizimodua nolakoa den, ez dela parke batean eserita egotea bakarrik. Badutela egunerokotasun bat, bere txokoak dituztela eta hori bai dela adierazgarria. Bestela, ikusten dut pixka bat badagoela baztertuta sentitzen direla».

Ikuspuntu pedagogiko batetik, Haur Hezkuntzan ikasleek konfiantza hartu behar dutela nabarmendu du Gonzalezek, eta hortik aurrera autonomia eskuratzen joan, gainontzekoa —matematika, geografia, historia…— ikasteko. Haurtzaroa eta zahartzaroa lotzen dituen esamolde bat erabili zuen urriaren 30eko ekitaldian: Haur jaio, haur hil.

Bere familian hainbeste erabiltzen duten esaeraren azalpena eman du: «Konfiantza bat hartu behar dute, bere burua ezagutuz, autonomia hori lortzen dute. Zahartzerakoan, justu, kontrakoa gertatzen da: autonomia galtzen joaten da, eta laguntza behar da janzteko, edo komunera joateko. Ez da erraza trantsizio hori, atzera egitea baita. Haur jaio, eta haur bilakatzen gara bukaeran».

Eta uste du zaharrekin, haurrekin egiten den lanketa egin behar dela, askotan badirudielako zaharrak ezkutatzen direla: «Gizartearen eginbeharretako bat da zaharrei ikusgarritasuna ematea».

Osasun Pastoraltza
Osasun Pastoraltzako emakumeak duela urte batzuk hasi ziren Petra Lekuonara igotzen, poz pixka bat emateko. Kontxi Erizek gogorarazi duenez, garai batean katekista zirenek sortu zuten taldea, baina gauzak asko aldatu dira, lehen mojek-eta kudeatzen baitzuten zaharren egoitza, eta orain Matia Fundazioak.

«Ez zaigu iruditzen hainbesteko gauzarik egiten dugunik… Gure artean esan genuen, ‘Gurekin gogoratzea ere, nahikoa egin du jende honek!’», aitortu du Erizek. Iazko xanistebanen aurreko ekitaldian ere jaso zuten aitortza.

Urteetan aurrera egiten ari diren arren, oraindik hara joaten direla nabarmendu du Erizek. «Konturatzen gara hango aiton-amonak, asteazkenetan, gustura egoten direla gure abestiekin eta bingoarekin», azaldu du.

Matiaren aitortza eskertu du, eta iragarri du beraiek jarraituko dutela lanean, pretentsio handirik gabe. «Arratsalde bat eskaintzen diegu, haiek pozik ikusten ditugu, eta jendeak ematen digun gauzekin sariren bat ere ematen dugu. Beraiek pozik, eta gu ere bai, gizartearentzako zerbait egiten dugulako».

Erlazionatutako edukiaOsasun Pastoraltza, bizipoza banatzen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.