'Eskutik' egitasmoa aurkeztuko dute astelehenean
Harrera etxeetan bizi diren 7 eta 12 urte arteko haurrei denbora eskaintzeko proiektu bat da, boluntarioekin. Gurutze Gorriak kudeatzen du.
Datorren astelehenean —hilak 18— Eskutik egitasmoa aurkeztuko dute Oiartzunen. Abaraxka ludotekak eta Gurutze Gorriak. Bigarren erakunde hori da Eskutik programa kudeatzen duena.
Egoitza harreran dauden 7 eta 12 urte arteko haurrentzako laguntzako programa da Eskutik, boluntarioen bitartez gauzatzen dena. Era askotako laguntza eman daiteke: jardueretara joateko laguntza, eskola-laguntza…
Janire Tovar arituko da aurkezle lanetan, eta Nagore Iza boluntarioak bere esperientziaren berri emango du. Aurkezpen ekitaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etan hasita.