Euskalgintzan lanean aritzeko proiektu berria sortzen hasiko dira bihar
Herritar talde baten ekimenez, batzarra egingo dute bihar goizean. Helburua, euskalgintzan eragiteko talde berri bat sortzea izango da.
Herritar talde batek deituta, Oiartzungo euskalgintzan proiektu berri bat sortzeko bideari ekingo diote bihar goizean.
Oiartzuar talde bat kezkati dabil, euskararen esparruan kaleko lana egin nahi duelako. Izan ere, gaur egun, Oiartzunen ez dago talderik euskaran militante moduan aritzeko. Biharko bilera zerbaiten hasiera izan daitekeelakoan, hiru galderarekin —gutxienez— joango dira bertara: Nolako euskalgintza nahi duzu?, Zertan parte hartuko zenuke gustura? eta Zer ekarpen egingo zenioke herriko euskalgintzari?. Ziur galdera gehiago ere sortuko direla biharko deialdi irekian.
Horretarako, Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 10:00etatik 12:00etara. Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo dela jakinarazi dute. Helburua, euskarari haize ufada fresko bat ematea izango da.