Xanisteban Eguneko Pala Txapelketako emaitzak (2019-11-20)
Helduen txapelketako zortzi norgehiagoka jokatu dituzte Kontzejupean, astelehen eta asteartean. Haurren txapelketakoan, berriz, partida bat izan da.
Girizia elkarteko pilota sailak antolatzen duen pala txapelketa laugarren astean da, eta nagusien partidei, Haur Mailako txapelketako emaitzak batu zaizkie. Guztira bederatzi partida jokatu dituzte kontzejupean, zortzi nagusienak, eta bestea, haurrena. Honakoak izan dira aste honetako emaitzak:
Hilak 18, astelehena
- Markel Irastorza — Unai Aroztegi: 8-30.
- Mikel Leonet — Aitor Matxain: 16-30.
- Mattin Kazabon — Txomin Nazabal: 29-30.
- Ander Loidi — Jon Aroztegi: 20-30.
- Epaile lanetan: Iñaki Juaristi.
Hilak 19, asteartea
- Unai Legarreta — Andoni Flores: 30-18.
- Andres Mitxelena — Fermin Aranburu : 29-30.
- Iker Getaria — Eztebe Gaskon: 30-21.
- Jon Juanes — Iñaki Juaristi: 30-16.
- Epaile lanetan: Mikel Leonet.
Haurren txapelketa (asteartean jokatuta)
- Paul Oiartzabal — Julen Epelde: 21-25.
Txosten partidak
Aurrekoak afizionatuen partidak ziren, baina federatuen partidak ere jokatuko dituzte. Asteburuan Txost pilota elkartekoek hiru norgehiagoka jokatuko dituzte, horietako bat euren artean. Hau da kartelera:
- Txost 1 – Txost 2 (Pala motza nagusiak, lehenengo maila).
- Txost 1 – Oiangu 4 (Pala motza nagusiak, bigarren maila).
- Txost 2 – Oiangu 1 (Pala motza nagusiak, bigarren maila).