Zuberoak Michelinen galaxian jarraitzen du
Espainiako Estatuko eta Portugali dagozkion Michelin Gidako izarrak zeintzuk diren jakinarazi dituzte. Hilario Arbelaitzen izarrak piztuta jarraitzen du.
Urtero-urtero, gastronomiaren kanona ezartzen duen Michelin Gidak bere izarrak banatzen ditu. 2020an Portugal eta Espainiako Estatuko zerrenda prestigiodun horretan egongo diren jatetxeen izenak jakinarazi zituzten bart, Sevillan.
Hutsik egingo ez duena Iturriozko Zuberoa jatetxea izango da. Hilario Arbelaitzek gidatzen duen sukaldearen argiak piztuta jarraituko du, gastronomiaren ortzian. 1987tik darama zerrenda horretan sartuta.