Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, gaur zortzi
2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Manuel Lekuona bibliotekan, hilaren 29an. Adin tartea ikusita, heldu bat sar daiteke haur bakoitzarekin.
Bibliotekaren aterpean kontatuko ditu ipuinak. 
Bibliotekaren aterpean kontatuko ditu ipuinak.
Lur Korta ipuin kontalariak saioa eskainiko du gaur zortzi —hilak 29an—. Kasu horretan, 2 eta 3 urteko haurrentzako saioa izango da. Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan izango da ipuin kontaketa, 17:00etan.
Haur txikiak direlako, saio honetan haur bakoitzarekin heldu batek egon ahal izango du ipuin-kontaketan. Ordutegia eta adina errespetatzeko eskatu dute antolatzaileek.
