Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeek indarkeria matxistatik aske bizi behar dutela aldarrikatu dute

'Dena esanda dago' lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, oraindik dena egiteko dagoelako. Aske izateko neurri integralak eskatu dituzte.

a25 oiartzun 2019
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/11/25

1960ko azaroaren 25ean, Rafael Trujilloren diktaduraren kontra borrokatzen ari ziren hiru militante politiko hil zituzten. Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal ahizpak ziren. Hilketa horiek genero indarkeriaren sinbolo bezala hartu dira ordutik. Gertaera lazgarri haiek pasa eta 59 urtera, mugimendu feministak kalea zapaltzen jarraitzen du, indarkeria mota horren —besteak beste— kontra.

Herritar askok bat egin dute Oiartzungo Feministen Asanbladak egindako deialdiarekin. Elkarretaratzea egin dute Doneztebe plazan, hilketa matxistak ez direlako diktaduretan bakarrik gertatzen. “Sistema heteropatriarkalaren ondorioz gizon eta emakumeon arteko botere harremanak oso modu desorekatuan antolatzen dira eta horren adierazle bortitzena da egunero munduan gizonen eskuetan eraildako emakume kopurua”, salatu dute.

2019 honetan Euskal Herrian hil dituzten emakumeak gogoan izan dituzte: Mayie Nervi (Urruña), emakume bat Baionan, Chantal Monte (Bardoze) eta Alicia Zubiri (Iruñea). Gainera, gogorarazi dute Oiartzungo Udalak herriko hemezortzi emakume artatzen dituela momentu honetan.

Hilketak, baina, izebergaren punta besterik ez direla ohartarazi dute. “Urtzea lortu behar dugun izeberg hotz eta gogorrean, ordea, era askotako erasoak daude”, zehaztu dute. Esan dutenez, urte asko dira kalean hori aldarrikatzen ari direla: “Dena esanda dago. Eta dena egiteke. Bakoitzak bete ditzala dagozkion ardurak”.

Aske izatea

Jarraian, “aske izateko” hainbat eskaera egin dituzte. Horrela, neurri integralak eskatu dituzte, eta “garbiketa moreak” arbuiatu. Erasotzeari uzten dioten gizonak behar direla aldarrikatu dute, konplizitate sare patriarkalekin apur dezaten. “Bereziki”, jarraitu dute, “arazoen konponketan inplikatu daitezen eta jarrera ez protagonista mantentzea behar dugu, eurak edo haien inguruko gizonak erasoen erantzuleak direnean”.

Erasoak jasan dituzten emakumeei bizkartzainak jartzea eta bestelako neurri polizialak gaitzetsi dituzte, ez dituztelako aske sentiarazten, eta are gehiago biktimizatzen dituelako. Ildo horretan, espetxe zigorren gogortzea arbuiatu dute, uste baitute kartzelak ez direlako bergizarteratzeko tresna eraginkorra.

Justizia ereduari buruzko hausnarketa eskatu dute, fokua erasoa jasan duenaren erreparazioan eta babesean jartzeko: “Ezinbestekoa da berriz ez errepikatzea bermatzea. Horretarako, funtsezkoak dira emakumeon sinesgarritasuna, testigantzen balioa eta jazotakoaren aitortza”.

Hein berean, Oiartzungo Feministen Asanbladak argitaratutako oharrean eskatu dute arrazakerian, beldurrean eta kontrolean sakontzen duten diskurtsoak baztertzea: “Alferrikakoak dira erasotzaileak gaixo mental edo basapiztia moduan hartzen dituzten errelatoak, indarkeria egiturazkoa ez bailitzan”.

Komunikabideei ere eskaera egin diete, eta morboan ez erortzeko galdegin diete, baita ikuspuntu feminista erabiltzea ere, indarkeria matxista ez banalizatzeko.

Prebentzioan inbertsioak eskatu dituzte, bai hezkuntzan baita profesionaletan ere. Gainera, indarkeria pairatu dutenentzako baliabideak exijitu dituzte.

Azkenik, komunitate antolatuak aldarrikatu dituzte, indarkeria matxistari aurre egiteko eta minak kolektiboki partekatzeko: “Aske izateko dugun armarik zorrotzena emakumeon artean elkar babesteko sareak dira! Ekin autodefentsa feministari!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.