Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek bigarren garaipena jarraian lortu dute
Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du gizonen taldeak. Emakumeek, berriz, berdinketa garrantzitsua lortu du talde indartsu baten kontra. Areto futbolekoak, lider.
Aurrekoa bezala, asteburu ona izan da Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusientzat. Biek Karla Lekuonan jokatu dute, eta mutilek hiru puntuak lortu dituzte, Ordiziaren kontra. Modu horretan, denboraldian bi garaipen kateatu dituzten lehenengo aldia da. Sailkapenean jauzi txiki bat eman dute, eta indarra emango die aurrera begira.
Neskek ere puntu polita lortu zuten, San Ignacioren kontra. Sailkapenaren goialdean hegan ari den taldearen kontra bina berdindu zuten.
Areto futbolari dagokionez, Oiartzun Kirol Elkarteko lehen taldeak lider jarraitzen du, Elorsoron Antiguokori nagusitasunez irabazi ondoren. Miren Tabernak berdindu egin zuen.
Saskibaloian, Oiartzungo Saskilagunek ez zuten zorterik izan, eta galdu egin zuten.
Futbola
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun — Ordizia: 1-0.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguoko – San Ignacio: 2-2.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun — Urnieta: 0-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Bizkerre — Oiartzun Intxaurdi: 0-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru — Intxaurdi Oiartzun: 2-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Antiguoko: 3-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Zarautz — Miren Taberna OKE: 3-3.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Bosteko Irauli — Oiartzungo Saskilagunak: 74-55.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunek atsedena hartuko dute asteburu honetan.