Atsolorra prestatzeko bilduko dira bihar
2019an jaio diren edo jaioko diren haurren gurasoak elkartuko dira bihar arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan.
![atsolorra 2019](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/04/atsolorra-2019.jpg)
2019 honetan jaio edo jaioko diren haurren gurasoek zita dute bihar arratsaldean. Datorren urteko udaberrian egingo duten harrera ekitaldia prestatzen jarraituko dute bihar arratsaldean. Udaletxean elkartuko dira, 17:00etan.