Euskal errepublika aldarrikatzera joateko autobusak antolatu dituzte
EH Bilduk manifestazioa egingo du datorren ostiral eguerdian, Bilbon. Bertara joateko autobusak antolatu ditu Oarsoaldeko herrietatik.
Datorren ostiralean beteko dira 41 urte Espainiako konstituzioa ezarri zenetik. EH Bilduk, baina, egun horretan ezer ospatzeko ez dagoela uste du, eta horregatik, manifestazioa antolatu dute Bilbon. Bihotz Sakratuaren plazatik irtengo da, 12:00etan.
Euskal errepublika aldarrikatuko dute, koalizio subiranistaren ustez, hori baita aurrera egiteko modu eraginkorrena. EH Bilduren ustez, tresna bat da hainbat esparrutan aurrera egiteko. Horiek zerrendatu dituzte: demokrazia; eskubideen defentsa; pentsioetan; gizarte feminista baten eraikuntzan; euskal herritarren babes sisteman; ultraeskuina eta autoritarismoa geratzeko; eta, orokorrean, hobeto bizitzeko.
EH Bilduk autobusak antolatu ditu, eta izena emateko zerrendak jarri ditu eskualdeko hainbat txokotan:
- Errenteria-Orereta: Landare, Arkaitza eta Sindikato tabernetan.
- Lezo: Tiñelu tabernan.
- Oiartzun: Kastro tabernan.