'Lau teilatu' abestuko dute etzi ludotekan, erraldoi txikiekin batera
Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak abestiaren grabaketa egingo dute asteazken arratsaldean, EiTBren maratoiarekin bat egiteko.
Han-hemenka entzuten dira Lau Teilatu abesti mitikoaren abestiak daude. Badaude bertsio bikainak egin dituztenak, baina baita ere erakutsi dutenak hobe dutela futbol zelaiko lanera mugatzea.
Oiartzunen ere beren bertsio propioa egin dute. Soinuenea Fundazioak eta Abaraxkak elkarlanean antolatuta, Itoizen abestiaren bertsioa grabatuko dute etzi arratsaldean —asteazkena, hilak 4—. Ludotekan bertan elkartuko dira, 17:00etan. Haur, gazte zein helduak gonbidatu dituzte bertara. Erraldoi txikiek ez dute hutsik egingo.
EiTBren maratoiarekin bat egin nahi dute horrela. Aurtengo helburua izango da haurren minbiziaren kontrako borrokarekin bat egitea.