[Bideoa] Tenperatura hotza, baina giro beroa Euskararen Festan
Oiartzungo Euskaraldiko taldeak eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Euskararen Festa egin zuten larunbatean, herriko kultur eragileen parte hartzearekin.
Gaur da Euskararen Eguna, baina Oiartzunen pasa den larunbatean ospatu zuten Euskararen Festa. Oiartzungo Euskaraldia taldeak eta Abaraxka ludotekak antolatuta, herriko hainbat kultur eragile eta norbanako elkartu ziren kontzejupeko aterpean.
Arratsaldeko emanaldiek utzi zutenarekin bideoa egin dute.