Eskulan tailerra egingo dute Oroitzene euskaltegian

Hilaren 12an oparitxo bat egingo dute, neguko solstizioa ospatzeko asmoz. Etxean bakoitzak dituen materialak berrerabiliko dituzte.

eskulan tailerra

Oroitzene AEK euskaltegiak eskulan tailerra antolatu du hilaren 12rako. Neguko solstizioa ospatzeko oparitxo bat egitea da tailer horren helburua. Horretarako, etxeko materiala eramateko eskatu dute, hura berrerabili eta bizi berri bat emateko.

Eraman beharreko materialen zerrenda eman dute: tetra brik huts garbi bat; josteko hari karrete huts bat; eta oihal zatitxo bat edota zinta luze bat.

Datorren ostegunean elkartuko dira, 09:30ean. Eta noski, euskaraz izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.