Maialen Oiartzabalek bikain hasi du denboraldia

Slopestyle txapelketan bigarren postua lortu du eskiatzaile oiartzuarrak, Suitzako Glacier 3000 glaziarrean. Denboraldiko lehen proba da.

maialen oiartzabal suitza
maialen oiartzabal suitza

Maialen Oiartzabal, eskubian.

Oiartzun inguruan oraindik ez da elurrik agertu, baina badira tokiak urritik maiatzera bitartean zuriz janzten direnak. Horietako bat da Glacier 3000. Suitzako glaziar horretan aritu da lehian Maialen Oiartzabal oiartzuarra.

Vaud kantoiko Les Diablerets herrian dagoen glaziar horretan bigarren postua lortu Oiartzabalek, Anouk Andraskaren atzetik, slopestyle txapelketan. Denboraldia, beraz, oso ongi hasi du oiartzuarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.