Oiartzun Kirol Elkarteak ohiko batzarra egingo du hilaren 19an
Oiartzun Kirol Elkarteak bere bazkideei gonbita luzatu die, hurrengo osteguneko batzarrera agertzeko. Kirol eta diru balantzea egingo dute.
Oiartzun Kirol Elkarteak urteroko ohiko batzarra egingo du hilaren 19an, ostegunarekin. Lehen deialdia 19:30ean egin dute (udaletxeko pleno aretoan), eta bigarrena, 20:00etan. Klubeko zuzendaritzak dei berezia egin die bere bazkideei, bertara ager daitezen. Honakoa izango da gai zerrenda:
- Zuzendaritzaren agurra.
- Kirol balantzea.
- Balantze ekonomikoa.
- Galdera eta eskariak.