Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Arreta edukietan baino formetan jartzen saiatu da gobernu taldea"

Emendakinak egin behar ziren lekuan eta moduan egin zituela esan du EH Bilduk, eta hori probatzeko, batzordeko aktak eta Osoko Bilkurako aktak begiratzea baino ez dagoela.

Lezoko EH Bilduko kideak, hauteskundeetarako zerrenda aurkezteko unean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/12/14

Aurrekontuen gainean negoziatzeko asmorik ez izatea egotzi zion EH Bilduk gobernu taldeari (EAJ eta PSE-EEk osatzen dute), baita politika sozialetan murrizketak egin izana leporatu, eta horren harira, erantzuna helarazi zuen prentsa ohar bidez gobernu taldeak. EH Bilduri emendakinak behar bezala ez aurkeztea egotzi zion, eta ukatu negoziatzeko borondaterik ez zeukala. Orain, EH Bilduk erantzun egin dio gobernu taldearen adierazpenari, “gobernu taldeak bilatzen duen ika mikan jarraitzeko asmorik ez badugu ere”.

EAJ eta PSE-EEri, egindako lana “lokaztea” leporatu dio koalizio subiranistak eta edukietan jarri beharrean arreta forman jarri izana arbuiatu du; “kaleratu duten oharrak udal aurrekontuaren inguruan egin dugun kritika egokia eta mamitsua dela, eta eman genuen aurkako botoa zuzena izan zela baino ez digu baieztatzen”. Arreta edukietan jarri behar dela esan du gainera, “proposatu genituen 300.000 euroko emendakinak onak dira lezoarrentzat? herritarren ongizatea hobetzeko, genero berdintasunean urratsak egiteko baliagarriak dira? Alegia, EAJ-PSE-EEk onartutako aurrekontuei kolore gorriagoa edo sozialagoa, moreagoa edo feministagoa, berdeagoa edo ekologikoagoa ematen die? egokia da politika sozialetan murrizketak egin dituzten bitartean zinegotzi liberatuen soldatak %32a igotzea? Gobernu taldeak horri guztiari erantzun behar lioke”.

Hala ere, emendakinak egin behar ziren lekuan eta moduan egin zituela esan du EH Bilduk, eta hori probatzeko, batzordeko aktak eta Osoko Bilkurako aktak begiratzea baino ez dagoela erantsi, “argi eta garbi azaltzen da emendakinen ezberdinen 300.000 euroko zenbatekoa zein partidetatik aldatzea proposatzen genuen, aurrekontuak orekatuz —gobernu taldearen idatzian, aurrekontua nola doitu zehaztu ez izana leporatu zioten koalizio subiranistari— oso ondo dakite beraz ez dela egia egin zuten baieztapena”.

Aktetan bestalde, EH Bilduk aurkeztutako emendakinak bozkatzeko eskubidea zutela zion udal idazkariaren oharpena jasota dagoela nabarmendu du gainera koalizioak. Gezurtatu egin du halaber gobernu taldeak proposamenik egin zionik EH Bilduri, “gezurra, non aurkeztu zituzten proposamenak; ez batzordean, ezta osoko bilkuran ere. Berriro ere aktak begiratzea baino ez dago dioguna egiaztatzeko”.

Halako eztabaidak ekiditeko proposamena erregistratuko duela alkateari zuzenduta jakinarazi du azkenik EH Bilduk. Horren arabera, aurrerantzean batzordeak zein osoko bilkurak bideoz grabatzeko eskatuko dute, “herritarrek gertatzen den guztiaren berri ahalik eta garbien izan dezaten; erraza, merkea eta guztiz egingarria da”.

Erlazionatutako edukiaEH Bilduk aurrekontuen gaineko proposamena ez zuela erregistratu esan du gobernu taldeakEH Bildu: “Gobernu taldeak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.