Xakib Laxgar Behobia-Donostiako irabazlearekin solasaldia, bihar
Hitzordua, 19:30ean Xera Gastrotekan izango da eta publiko osoari zabalik dago.
Xakib Laxgar podiumean. Argazkia: Fortuna elkartea Xakib Laxgar Behobia-Donostia lasterketaren irabazlearekin solasaldia antolatu du bihar Oarsotri Happytalde Triatloi klubak. Hitzordua, 19:30ean Xera Gastrotekan izango da eta publiko osoari zabalik dago.
Iñigo Taberna Omda Cero Gipuzkoako kazetariak gidatuko du solasaldia, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, aukera ona izango da atletari buruz gehiago jakiteko, baina batez ere, Laxgarren giza dimentsiora hurbiltzeko. Bertaratzen direnek galderak egiteko aukera izango dute.
