Ate irekien egunak eta arte azoka egingo dituzte Ehuntze espazioan
Hilaren 20tik 24ra bitartean, Arraskuelarre kaleko sormen lokalak bere ateak irekiko ditu, Marodiren jantzi eta osagarriak zein Alaiarten lanak erakusteko.
Gabonak gainean daude, eta Ehuntze sormen espazioak prest ditu ate irekien jardunaldiak zein arte azoka. Hilaren 20tik 24ra bitartean, Arraskularre kaleko 16 zenbakiko lokalean bi sortzaileren lanak ikusteko aukera egongo da.
Alaia Gaztelumendik (Alaiart du izen artistikoa) bere lanen erakusketa egingo du, eta Marodik bere jantzi eta osagarriak izango ditu bertan. Honakoa izango da ordutegia:
- Hilaren 20, 21 eta 23an: 10:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 20:00etara.
- Hilaren 22 eta 24an: 10:00etatik 13:30era (arratsaldez itxita).