Mendiburu 14ri buruzko azalpenak emateko bilera egingo dute bizilagunekin
Oiartzungo Udala Landetxe plazako eta Mendiburu kaleko bizilagunekin elkartuko da datorren astelehenean, lanen berri emateko asmoz.
Oiartzungo Udalak iragarri duenez, Mendiburu 14 erabilpen anitzeko eraikinari buruzko bilera informatiboa egingo du datorren astelehenean, hilak 23.
Mendiburu kaleko eta Landetxe plazako bizilagunentzako deialdia izango da, lanen nondik norakoaren berri emateko eta eragin ditzaketen eragozpenen berri emateko. Udaletxeko bilera aretoan izango da, 19:00etan hasita.