Taloak egiten ikasiko dute... euskaraz
Intxixu-AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu du biharko. Euskaltegiko Girizia elkartean prestatuko dituzte taloak, goizean eta arratsaldean.
Intxixu-AEK euskaltegiko ikasleek ikasten ari diren hizkuntza praktikatzeko aukera berria izango dute bihar (osteguna, hilak 19).
Taloak egiten ikasiko dute bai goizetako taldeetako ikasleek, bai arratsaldekoek. Lehenengoak 09:30ean geratu dira, eta bigarrenak 18:00etan. Hamaiketakoa edo askaria egiteko bakoitzak egindakoa baino hoberik ez da.