Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Frankismoaren arrasto luzea

80 urte bete dira aurten frankismo garaiko lehen esklaboak Lezora iritsi zirenetik. Urteurrena gogoratzeko, hiru argitalpen berri kaleratu ditu Etxetxo elkarteak.

Milaka esklabok eraiki zuten Jaizkibelgo errepidea, horien artean lezoar batzuek. 1936tik 1946ra bitarte luzatu zituzten lanak
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2019/12/20

Azken urtea berezia izan da Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkarteko kideentzat. Izan ere, 80 urte bete dira aurten frankismo garaiko lehen esklaboak herrira heldu zirenetik. Haiek aitortzeko eta garai hartan herriak pairatutakoa gogoratzeko ekitaldi eta jarduera sorta egin dituzte azken hilabeteotan: bisita gidatuak, auzolanak, txangoak, argitalpen ugari, ikus-entzunezkoak… Bada, orain, herriko memoria berreskuratzeko beste pausu garrantzitsua eman dute; hiru argitalpen kaleratu dituzte. Asteartean aurkeztu zituzten, Kultura Aretoan egindako agerraldian.

1939-1946 urteen artean milaka lagun Lezo inguruan lanak egitera behartu zituztela gogoratu dute elkarteko kideek. «1939an lehen esklabo taldeak heldu ziren Jaizkibelgo errepidea eta bigarren fase batean Gaintxurizketako bunkerrak egitera», dio Joxe Luix Agirretxe elkarteko kideak. Ordutik, hamar urte luzez milaka lagun herritik igaro zirela zehaztu du, zigor gisa.

Horien guztien informazio eta xehetasun ugari bildu dituzte asteartean aurkeztutako hiru argitalpen berrietan. Urteurrenarekin lotutako lehen lana hiru orriko bat da. Bertan, laburpen modura, herrian izan ziren esklaboen guneen berri ematen dute. «Gaur egun orduko bi kanpalekuren arrastoak geratzen dira herrian, Errotetakoa bat, eta bestea Iparragirrekoa», zehaztu du Agirretxek. Bi horien plano errealak jaso dituzte hiru orrikoan, eta alboan informazio eta xehetasun guztiak gehitu dizkiote. Bereziki bisita gidatuetan banatzeko erabiliko dutela zehaztu dute, baina baita leku eta eraikin publikoetan zein eskualdeko turismo bulegoetan ere.

Elkarteak sortutako bigarren argitalpena mapa bat da, Lezoko Memoria Historikoaren Mapa zehazki. «Maparekin 1936tik 1946ra herriari eta herritarrei egin zitzaizkien eskubide urraketak bildu nahi izan ditugu», azaldu du Agirretxek. Hala, fusilamenduak, zaurituak, kontzentrazio eremuetara eramandakoak, atzerriratuak, heriotza zigorrera kondenatutakoak… Lezoarrek herrian eta mugetatik harago jasandako gehiegikeri guztiak bildu dituzte. «Orain arte 3.000 izen inguru bildu ditugu, eta badakigu beste horrenbeste gehiago izango direla», zehaztu du Etxetxoko kideak. Horregatik, nabarmendu dute etenik gabe berritu beharreko argitalpena izango dela. «Horrelako argitalpen batek izaera propioa du. Izan ere, etengabe iristen zaizkigu berri gehiago. Esaterako, urriaren 19an argitaratu genuen, eta ordutik, beste 42 esklaboren izenak eta historia jaso ditugu». Bigarren ediziorako horiek guztiak gehitzea izango da elkarteko kideen hurrengo zeregina. Mapa bi euroan eskura daiteke, Lezoko Gabonetako Euskal Liburu Azokan: gaur du azken eguna azoka horrek, eta 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik.

Urteurrenerako espresuki sortutako beste lana Ilunpetik argitara idatzizko kontaketa izan da. Zehazki, Miren Usabiaga Orereta Ikastolako irakasleak sortutako ipuina da. Taldeari izena ematen dion Etxetxo baserrian haren hiru semerekin batera eraildako Maria Oiartzabalen birbiloba da Usabiaga, eta gertatutako basakeria hura gertutik eta modu oso hunkigarrian islatu du irakasleak.

Esklaboen ondorengoak
Hiru argitalpenetan bildutako informazioaren arabera, esklaboen artean bazegoen lezoarrik, baina gehienak Espainiako Estatutik ekarritakoak izan zirela diote ikerketen emaitzek. Halere, esklabo askok bide luzea izan zuten Lezo inguruan. Elkarteko kide Agustina Pontestak azaldu duenez, esklabo asko Lezon bertan geratu ziren. «Hemen geratu ziren esklaboek harreman handia egin zuten lezoarrekin, kasu batzuetan ezkondu ere egin ziren hemengoekin. Garai hartako esklaboen ondorengoak geratzen dira oraindik, horietako asko ezagutu ditugu».

Frankismo garaiko arrasto edo testigantza berriak jasoz gero, taldeko kideekin harremanetan jartzeko deia egin du Etxetxok. «Norbaitek testigantzarik , edo informaziorik balu, txikia bada ere, gugana jotzera gonbidatzen dugu». Taldearen Facebook orrialdea ere balia daiteke zeregin horretarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.