[Galeria] Saritu dituzte etorkizuneko artistak
Marrazketari dagokionez, bada maila Pasaian. Atzo banatu ziren Pasaiako haurrentzako 56. Gabonetako Marrazki Lehiaketaren sariak.
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartu dute parte lehiaketan. Pasaiako artista txikien topalekua izan zen atzo Antxoko Liburutegia, bertan egin baitzen 56. Gabonetako Marrazki Lehiaketaren sari banaketa. 4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartu dute parte lehiaketan. Kategoria bakoitzeko hiru saridun aukeratu dituzte eta bi accesit. Markel Duarte Da Silva, Olaia Correia Martinez, Nahia Plaza Latasa eta Eider Garcia Oa izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak (irabazle guztien zerrenda, azpian doa). Dena dela, saridunen artean izan ez arren, epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute beste hainbat haurrek.
Pasaiako Udaleko zinegotzi Jorge Aguayo eta Aitziber Zinkunegi liburutegien arduradunak gidatu zuten ekitaldia. Biek parte hartzaileen kopurua nabarmendu zuten, “1292 marrazki aurkeztu dituzte gazte pasaitarrek edota Pasaiako ikastetxeetan ikasten duten ikasleek”. Gainera epaimahaiak lan handia izan zuela gaineratu zuten marrazkiak “maila altukoak” ziren eta. Izaro Mariezkurrena, Jose Mensuro, Marisa Prego eta Juan Antonio Garcíak osatutako epaimahaiak, eztabaida zail baten ondoren, 25 gazteri errekonozimendua egin die, bost kategoriatan. Nork daki, baliteke haien artean Banknsy berri bat izatea.
Saridunak
E maila (4 urte)
1go saria: Markel Duarte Da Silva
2. saria: Aiur Palacios Lopez
3. saria: Iradi Cayetano Gonzalez
Accesit 1: Silvia Sanchez Frutos
Accesit 2: Adam Ouchikh Marini
D maila (5-6 urte)
1go saria: Olaia Correia Martinez
2. saria: Sara Agote Goikoetxea
3. saria: Heiko Arregi Gereño
Accesit 1: Alex Cantalapiedra Moldoveanu
Accesit 2: Markel Arregui Vazquez
C maila (7-8 urte)
1go saria: Nahia Plaza Latasa
2. saria: Koldo Gallego Avende
3. saria: Aaron Aslain
Accesit 1: Maddi Intxausti Formoso
Accesit 2: Maitane Duhart
B maila (9-11 urte)
1go saria: Eider Garcia Oa
2. saria: Laura Entenza Chapman
3. saria: Erika Casanova
Accesit 1: Jone Alonso Alonso
Accesit 2: Ekain Barrasa Macias
Aipamen bereziak: Andoni Infante Arranz eta June Castelo Sayar
A maila (12-14 urte)
1go saria: Udane Martinez Gomez
2. saria: Ane Jimenez Pastoriza
3. saria: Angela Teixeira Fernandez
Accesit 1: Nahia Gilgado Lucas
Accesit 2: Olaia Vergara Larumbe
Aipamen bereziak: Ainara Jimenez Fernandez eta Eider Lapido Oronoz
Sari banaketaren irudiekin honako galeria osatu du HITZAk.
