Kanposantuan haizeak eragindako kalteak konponduko dituzte
Azken egunetako haizeteek eragindako kalteak konpontzen hasi da udala. Haizeak hainbat hilarri eta loreontzi apurtu ditu.
Oiartzungo Udalak esan du txukunketa lanak egingo dituela kanposantuan. Izan ere, azken egunetako haizeteek hankaz gora utzi dute hainbat txoko. Besteak beste, hilarri eta loreontzi batzuk kaltetu zituzten.
Datozen egunetan, kanposantua garbitu eta txukunduko du udalak, kalteak konpontzeko.