Xorrola zerbitzua lehenago bukatuko da hilaren 24an eta 31n
Eguberri eta Urteberri bezperatan ohi baino lehenago bukatuko da autobus zerbitzua. 19:40ean aterako da azkeneko autobusa, Arraguatik.
![xorrola](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/12/xorrola.jpg)
Xorrola herri barruko autobus zerbitzuan aldaketak izango dira hilaren 24an eta 31n. Ohiko zerbitzua lehenago bukatuko da: azkeneko bidaia 19:40an abiatuko da Arraguatik.