
Auzoetako emakumeek urtero antolatzen duten jaialdia egiten ari dira une honetan Galtzarabordako Kiroldegian.

Kotxe karabana, materialaren sorkuntza, manifestazioa, bazkaria... Oiartzungo Feministen Asanblada prest da Martxoak 8an kalera ateratzeko.

Oiartzunen, Errenterian eta Pasaian egingo dituzte garbiketak

Karmengo Ama eskolako konpartsak eman die hasiera Pasaiako inauteri berantiarrenei

Egitarau oparoa antolatu du mugimendu feministak biharko, eta parte hartzera deitu du, "Errenteria-Orereta gelditu eta kaleak betetzera".

12:00etan abiatuko da desfilea Koldo Mitxelena plazatik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfontso XI, pilotarien kalea, Kapitain enea, eta Biteri Txiki pasata Gamon Zumardira iritsiko da; fandangoa eta arin arina dantzatuko dute bertan.

'Bost urte maite duguna elikatzen' leloarekin hasi zuen Errigorak kanpaina atzo. Errenteria-Oreretan herritar talde baten eskutik heldu da Errigoraren kanpaina, eta atzo aurkeztu zuten Xera Gastrotekan, baita dastaketa egin ere.

Larunbatean laguntasunak antolatutako Errenteriako Bira lasterketa egingo dute arratsaldean herrigunean; Igande goizean berriz, OTXEk antolatutako San Markos Errenteriako Mountain Bike lasterketa egingo dute Bizarain mendian.

Igantzin zuhaitz bat bota zuen haizeak, eta Biteri Txiki kaleko etxebizitza bateko teilatu zati bat eraman zuen.

Udal garbiketako ibilgailu baten generadorean sortu da sutea, eta ibilgailua kiskali egin da. Ez da zauriturik izan, suhiltzaileak berehala joan dira.