
Igandean egindako herri lasterketan modu batera edo bestera parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete. Autobusentzako zerrendak zabalik daude.

Idazle pasaitarrak bere hirugarren liburua aurkeztuko du hilaren 3an San Pedroko liburutegian 19:30etatik aurrera.

Abaraxkak antolatuta, puzgarriekin goza daiteke Elorsoro kiroldegiko kantxan. Goizean jarri dituzte, eta arratsaldean berriro irekiko dituzte.

Errenteriako 4-12 urte bitarteko haurrek amestu zuten parkea egi bihurtuko du udalak epe laburrean. Amesteaz gainera, elkarlanean diseinatu zuten parke hori Marea Gora plan estrategikoaren parte hartze prozesuan agente aktibo izan ziren Errenteria-Oreretako 2.000 haurrek.

Proposamenak egiteko epea igarota, enpresarik aurkeztu ez denez, Pasaiako Udalak hutsik utzi behar izan du oruberako behin-behineko eraikinaren lizitazioa.

Ez bat eta ez bi, hiru sari eskuratu ditu, horietatik bi sari nagusiak, Iñigo Legorburu errenteriarrak Hondarribiko udalak antolatzen duen Satarka eta Bordari Literatura Lehiaketan.

Kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten elkarte edo norbanakoek hilabete osoa izango dute Oiartzungo Udalari diru laguntzak eskatzeko.

Iazko garaile berberak izan zituen 2019ko Antxoko Gabonetako Krosak. Laugarren urtez jarraian salgai jarritako 250 dortsalak agortu ziren.

Lezon sortu den herri batzordeak eta Egiari Zor fundazioak urtarrilerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Berri onak pala motzean, eta beste hainbeste trinkete modalitatean; Taberna eta Aranburu sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehen mailako finalerdietarako.

Apustu etxeekin kezkatuta, hitzaldia antolatu du Gazte Komunistak taldeak hilaren 10ean, Reina aretoan. Igor Meltxor kazetari, idazle eta ikerlaria; Gaizka Suarez, Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kidea; eta Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformako kideek hartuko dute parte.

Tulle kaletik abiatuko da 18:00etan Meltxor, Gaspar, Baltasar eta haien segizioaren desfilea, eta Maria Lezo, Biteri, Alfontso XI, Nafarroa Etorbidea eta Zumardian barrena ibili ondoren, 19:00etan helduko da udalera.

'Bertso basurde' afaria antolatuko dute hilaren 5ean San Pedroko Antxeta Elkartean. Haritz Mujika eta Amaia Agirrek girotuko dute otordua.

Salbuespenak egiteko epea ireki dute, otsailaren 29ra arte. Epetik kanpoko eskaerak kontuan ez dituztela hartuko ohartarazi du udalak.

Pasaiak bi ordezkari izan ditzake Gipuzkoako Areto Futboleko Kopetan. San Pedroko neskek Astigarragan jolastuko dute final erdia eta antxotarrek etxetik gertuago, Bidebietan.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da Golden Apple Quartet taldearekin batera Golden Apple Xey ikuskizunarekin. Txiki utziko dute antzokia, hori jakina da dagoeneko, sarrera guztiak agortu baitira. Emanaldia, gainera, EITB-k grabatuko du.

Unai Aroztegik jantzi du banakako pala txapelketaren garaikurra, finalean Jon Juanes tanto bakar batengatik menperatu ondoren.

Trintxerpeko bertsolari eta aurkezle Eider Perezek gidatuko ditu gaurko bi saioak, 16:30etik 19:00etara.

Preso oiartzuarraren babes lasterketan Amaiur Errazkin eta Aritz Leonet izan dira azkarrenak.