Kirol urtea ondo hasteko, hiru partida larunbatean Plazetan
Allerruren hiru taldek partidak jokatuko dituzte Lezoko futbol zelaian larunbat arratsaldean.
Urtea hasi berri denez, kirol liga gehienak etenda daude, eskubaloikoak, saskibaloikoak era areto futbolekoak kasu. Baina futbolean badira norgehiagokak, denak Allerrurenak, eta bihar.
Erregional Preferenteko taldeak Astigarragako Mundarroren bisita izango du bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan. Maila horretako 14. jardunaldiko lehia da. Oraingoz, sailkapen nagusian bigarren dira lezoarrak, Deusto-Donostiaren atzetik. Astigarragako taldea 9. postuan dago.
Biharko Plazetako bigarren partida Gazteen Lehen Mailako Allerru Arena da, Igoera Faseko lehena hain zuzen. Zestoa taldeari aurre egingo diote 17:30etik aurrera Plazetan; Allerru Bk atseden du, urtarrilaren 12ko asteburuan hasiko du Gipuzkoako Kopa.
Eta Plazetako larunbata biribiltzeko, emakumeen Gorengo Mailako taldeak Irungo Mariño taldea jasoko du Lezoko futbol zelaian 19:30etan hasiko den partidan. Erne: Mariño mailako liderra da.
Etxetik kanpo jokatuko duen Allerruren talde bakarra Lehen Erregionalekoa da, baina ez doa oso urrunera. Touringen kontra jokatuko dute Fanderiako futbol zelaian bihar (larunbata), 18:30ean hasita.