
Ehunka izan dira gaur arratsaldeko mobilizazioan parte hartu duten antxotarra, segurtasun eske, eta barruti hobe baten eske.

Poesia errezitaldia, matxinadei buruzko hitzaldia eta musika izango dira aurtengo egitarauaren osagaiak, omenaldiaz gain.

Pasaiako Udalak, segurtasuna bermatzeko eta delituak saihesteko plana prestatu du. Planak Antxon eman diren lapurretei erantzun bat emateko sortu dela dio bozeramaileen batzarrak.

Azken lau urteetan 67 pertsonatan jaitsi da herriko langabeen kopurua, tasa %8,9raino iritsi arte.

Urteko lehen plenoa egin dute. Herriko bi museorekin dauden hitzarmenak berritzeaz gain, Urmendi eta Haurtzarori ekarpenak egin dizkiote.

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egindako ekitaldian, herriko kirol baliabideen eta kirolari nabarmenen berri eman zen.

Zabalenea II. Gaztetxeak hogei urte beteko ditu aurten, eta urteurren berezia behar bezala ospatzeko, urte osoko egitaraua prestatzen ari dira. Gaztetxea kalera atera nahi dute, eguneroko jarduna herritarrei gerturatzeko asmoz.

Hamar urte dira Oarsoaldea garapen agentzia Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera ematen hasi zenetik. Programari esker, 200 ikaslek euskaraz egin dituzte.

Atzoko grebaren testuinguruan Errenteriako PSE-EEren egoitza "eraso" zutela salatu du alderdi sozialistak. Prentsa ohar baten bidez Morrongilleta kaleko 12. zenbakian kokatuta dagoen egoitzan pikete informatiboek pintadak egin eta petardoak jaurti zituztela esan du, eta gogor salatu.

Errenteria-Oreretako manifestazioa handia izango zela aurreikus zitekeen, baina are handiagoa izan da; greba orokorrari babesa erakutsi diote hamarnaka eta hamarnaka herritarrek. Anitza, askotarikoa eta denaren gainetik lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko konpromisoaren erakuslea izan da manifestazioa, elkartasuna eta elkarlanaren adierazle, hamarnaka eta hamarnaka lagunek bat egin dutelako.

Tarrapatana jarduera egitekoak ziren, baina hainbat arazo izan dituztela eta, bertan behera geratu da.

'Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko' lana aurkeztuko dute. Hainbat egilek sortutakoa da.

Kaltzakortaren 'Euria zara-zara' eta Labandibarren 'Interpretazioak G minorrean' olerkiengatik jasoko dute saria bi idazleek.

Areto futboleko bi taldeek etxean jokatuko dute, gaur gauean Gaintxuk, eta bihar arratsaldean Jaixkik.

00948a izan da txartel irabazlea eta Pasai Antxoko Txiribin Txaraban paper dendan saldu zen.

Euskaraldia azaro eta abendu artean egingo dute. Aurten entitateen inplikazioa bilatuko dute.

Larunbat honetako jardunaldiko ordutegiak eskuragarri daude.

Lekuonako kulturgunea nahiz Errenteriaren 700. urteurrena landuko dituzte koplaka. Xabier Obeso margolaria omenduko dute.

Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Uxue Alberdi bertsolariak igoko dira Juanba Berasategi aretoko oholtzara.