Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamar urte lantokiko praktikak euskaraz eskaintzen

Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte.

Gema Ces (Pasaiako Blas de Lezo Itsas Eskolako kidea), Loreto Osa (Pasaiako Udaleko zinegotzia), Ruben Corrales ikaslea, Itziar Ostolaza (Errenteriako Udaleko zinegotzia) eta Carlos Lizarbe (Don Bosco).
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/01/27

Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Oarsoaldea Garapen Agentziaren egitasmoz heldu zen aukera, eta ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte. Gaur berriz, Don Boscon, agentziako zein udaletako ordezkariak aurtengo ikasturteari begira jarri dira, ikasle euskaldunek ikasturte honetan izango dituzten aukeren berri emateko.

Egitasmoan parte hartu ahal izateko enpresek bete beharreko baldintza nagusia instruktore euskalduna izatea da. Honek ikasleak gidatuko ditu egunerokoan, eta gainera, lan egiteko ingurunean errotulazio eta seinaleztatzea euskaraz egiteko urratsa emango du. Horrez gain, egunero idatziak, lan aginduak, parteak eta abar euskaraz izatea ahalbidetuko du instruktoreak.

Egitasmoa zazpi enpresarekin hasi zela nabarmendu dute gaurko agerraldian, eta egun, 28 enpresak direla praktikak euskaraz eskaintzen dituztenak. Ondorengoak dira: ABB Niessen, Papresa, CAF (Irun), IDK Elektronika, Easo Motor, Lurauto, Linke, Camara, Ekonek, Suministros Itxaso, Lucretia, Txingura Tailerrak, Tecnalia (Miramon), Dardarak, Pamendi tailerrak, Beissier, Azti, Fraisoro, Errotek galdaragintza, Itxas Zerbi eta Kotacero.

«Oarsoaldeko lau udalontzat berebiziko garrantzia dute lantokiko praktikek. Batetik, euskaraz egindako lanbide ikasketei, lan mundurako jauzian, azken erremate eta, gure iritziz, hizkuntzari dagokionez erabakigarrienean, euskaraz jarraitzeko aukera bermatzen dutelako», diote garapen agentziako kideek. Etorkizunari begira ikasleen kopurua handitzea dute helburu nagusi, baina baita ere enpresen kopurua.

Iaz praktikak euskaraz egin zituen ikasle bat ere izan da agerraldian. Ruben Cuadrado gazteak aitortu du «oso baliagarria» egin zaiola praktikak euskaraz egitea. «Eroso sentitu nintzen instruktore euskaldunarekin. Bide honetatik jarraitu beharra dagoela iruditzen zait, errealitate hau gero eta sendoagoa izateko», adierazi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoa gaitzetsi du Arrasateko Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.