2020/1/27

bizi dantza oiartzun 1

Olarrikoak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin dantzan aritu dira

Pailazoen 'Bizi dantza' ikuskizuneko parte izan dira Oiartzungo dantza taldekoak. Ikuskizunak euskal dantzetan du oinarria.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

350 haur arituko dira eskola igeriketa kanpainan

Eskola igeriketa kanpaina hasi du udalak beste urte batez. Igeriketa sustatzea dute helburu eta parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea da asmoa, baita jarduera fisikoa bultzatzea ere.

pala oiartzun 2020-01-27

Hirutik bi, palista oiartzuarren asteburuko balantzea

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko hamar partida jokatuko dituzte Madalensoron. Hirugarren Mailako partidak izan dira oiartzuarrenak.

U-30 GREBA OROKORRA

U-30ko greba orokorrari babesa adierazi diote Oarsoaldeko pentsiodunek

Agerraldi jendetsua egin dute gaur pentsiodunek Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. U-30ko greba orokorrari babes adieraztea zuten helburu eta argazki erraldoiaren bidez irudikatu dute babes hori.

oiartzun arratia 1

Bi futbol talde nagusiek hiru puntuak lortu dituzte

Nesken taldeak Arratia gainditu du, bizkaitarrek aukera garbiak huts egin ondoren. Mutilak gol batengatik nagusitu dira.

Hamar urte lantokiko praktikak euskaraz eskaintzen

Hamar urte bete dira Oarsoaldean Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen hasi zirenetik. Ordutik, 200 ikasle baino gehiagok praktikak euren hizkuntzan egin dituzte.

beti gazte oiartzun

Taldean bi sokatiralari oiartzuar dituen Beti Gazte, Euskal Herriko txapeldun

Udane Arbelaitz eta Udane Loidi oiartzuarrak Lesakako taldeko partaide dira. 540 kiloko kategorian nagusitu dira, Idiazabalen.

Kontzertu egitarau zabalarekin dator EMKE

Musika bandaren ibilbide luzean (156 urte baino gehiago ditu) inflexio puntua izango dela aurtengoa esan dute arduradunek, "etorkizunera begira jarriko gaituelako, proposamen eszeniko berriak egokitu eta aztertzeko prozesuan beste urrats bat eginez".

Aritz Gorrotxategi

'Amua' Poema bilduma argitaratu du Aritz Gorrotxategik

Joan den hilabetean ikusi zuen argia Gorrotxategiren azken lanak, eta aurretik, irailean, poema bilduma horrekin Irun hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-01-27)

Hemezortzi partidatan hartu zuten parte Oiartzungo pilota elkarteko kideek. Horietatik hamarretan nagusitu dira oiartzuarrak.

u30 greba orokorra
U-30 GREBA OROKORRA

Osteguneko greba orokorraren harira, hainbat mobilizazio Lezon

Ostegunean, goizean eta arratsaldean mobilizazioak egingo dituzte herrian. Bihar (asteartea), auto karabana egingo dute.

kirolak

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Allerruren gizonen talde nagusia, lortutako garaipenari esker, lidergora hurbildu da. Areto futboleko bi taldeek, galdu.

salaketa labandibar

Labandibarren 'Salaketa' lan saritua, Internet irakurgarri

Idazle oiartzuarrak ostiralean jaso zuen Cafe Bar Bilbaok ematen duen antzerki laburreko saria. Beraien webgunera igo dute.

gotti betti kontzejutik

'Kontzejutik' udal aldizkaria, diseinu berrituarekin

Gotti Betti hilabeteko agenda gero eta aberatsagoa delako aldatu dute formatua. Etxez etxe banatuko da, ohi bezala.

Pasaiako hirugarren Kirol Gala, asteazkenean

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo dute ekitaldia. Pasaiako kirol elkarte, eragile eta norbanakoek 2019an egindakoa aitortuko dute.

Gehiago