350 haur arituko dira eskola igeriketa kanpainan

Eskola igeriketa kanpaina hasi du udalak beste urte batez. Igeriketa sustatzea dute helburu eta parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea da asmoa, baita jarduera fisikoa bultzatzea ere.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa. Galtzarabordan eta Fanderian egingo dituzte ikastaroak.

Eskola igeriketa kanpaina hasi du udalak beste urte batez. Hilabete honetatik hasi eta ekainera bitartea, 350 haurrek hartuko dute parte programa horretan, hogeina eguneko txandatan banatuta. Igeriketa sustatzea dute helburu eta parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea da asmoa, baita jarduera fisikoa bultzatzea ere.

Ikasleek proba egiten dute, eta horren arabera hiru mailetan banatzen dituzte. Programa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo dute. Udalak %80an finantzatzen du kanpaina, eta gainontzeko %20a foru aldundiak. Halaber, udaletik nabarmendu dute ikasle guztien integrazioa ere baduela helburu programak, eta horri begira behar bereziak dituzten ikasleentzat begiraleak dituzte. Ikastaro guztiak euskaraz dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.