Brindis bat Dori Pescadorren omenez

Iazko uztailaren 17an zendu zen Dori Pescador, bat-batean. Bere lagun eta ingurukoek omendu egin nahi dute orain, eta horretarako bazkaria antolatu dute kidea zen Txintxarri elkartean otsailaren 1ean, larunbata, 14:00etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, bazkarirako txartelak agortuta daude jada. Hala ere, aurretik, 13:00etan eta Txintxarriren kanpoko aldean brindisa egingo dute Pescadorren omenez, eta hura ezagutu zutenak bertara deitu dituzte parte hartzera..

Feminista, lagunen laguna eta Txintarri elkarteko kidea zen besteak beste, Pescador.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.