Greba batzordeak bilera irekira deitu du gaurko
Zehazki, Foru plazan egingo dute batzarra gaur 19:00etan hasita.
Errenteria-Oreretako greba batzordeak bilera irekia deitu du gaur. Honakoa izango du osteguneko greba aurretik egingo duen azken batzarra, eta kalera aterako du. Zehazki, Foru plazan egingo dute batzarra gaur 19:00etan hasita. Greba egunaren harira antolatu duten egitaraua aurkeztuko dute, besteak beste, gaurko batzar horretan. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.