Herria hankaz gora jarriko dute
Doinu gogorrak eta gizartearen zimenduak kolokan jartzen dituzten hausnarketak gogoko dituztenek hitzordua dute hilaren 17an Niessen Kulturgunean 21:00etan.
Rat-Zinger taldea izango da Niessen kulturgunean hilaren 17an. Doinu gogorrak eta gizartearen zimenduak kolokan jartzen dituzten hausnarketak gogoko dituztenek hitzordua dute hilaren 17an Niessen Kulturgunean 21:ooetan. Oarso Musikak antolatuta, kontzertua emango dute Rat-Zinger talde bilbotarrak eta Yakovlev 47 talde oiartzuarrak. Bide luzea soinean zuten musikariek osatu zuten 2009an Rat-Zinger, denbora luzean Euskal Herriko musika panoraman izan den talderik subertsiboena. Punrock, hardcore, hardrock eta metala nahasten dituzte ezarritako ordenua hankaz gora jartzeko asmoz. 2016an hasiz entseatzen Yakovlev 47.
Bi taldeak herria eta Niessen aretoa hankaz gora jartzeko asmoz datoz OarsoMusikaren eskutik. Sarrerak aurrez eros daitezke 8 euroan, edo kontzertuaren egunean bertan, 10 euroan. 21:00etan zabalduko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da kontzertua.
