30eko greba orokorra prestatzeko batzarra, Lezon
Hilaren 20an izango da batzarra. 21 eta 28an auto karabanak egingo dituzte, eta 22an, hitzaldia.
Urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko greba orokor deialdia egin dute Euskal Herriko hainbat eragilek. Lezon gaia lantzeko antolatzen ari dira. Horri begira, batzarra egingo dute hilaren 20an (astelehena) 18:30ean Kultura Aretoan. Hilaren 30ean herrian egingo direnak prestatzeko batzarra izango da, besteak beste. Baina aurreratu dutenez, besteak beste, eguerdian Donostian egingo den manifestaziora joateko deialdia egingo dute Lezotik.
Baina greba egunaren aurretik, Lezon antolatu dituzte ekitaldiak. Horrela, hilaren 21ean eta 28an auto karabanak egingo dituzte herritik, 18:00etan Plazetatik hasita. 22an, berriz, hitzaldia: Miguel Angel Barcenillasek pentsiodunen borroken gaineko solasaldia emango du, 19:00etan, Kultura Aretoan.
Ondoko estekan klikatuz gero, grebarako eskaera orokorren zerrenda ikus daiteke: Urtarrilaren 30eko greba orokorraren arrazoien zerrenda (PDF artxiboa da).