Greba Batzorde Irekiaren bigarren saioa egingo dute asteazkenean Antxon
Hilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako antolaketa lanak jarraituko dituzte.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, lan, pentsio eta finean, bizitza duinen defentsa eta aldarria egingo da hilaren 30erako (osteguna) deituta dagoen greba orokorrean. Grebarako antolaketa helburu dutelarik, bigarren Greba Batzorde Irekia egingo dute hilaren 15ean (asteazkena), Antxoko Kultur Etxean.
Deialdia Pasai Antxoko eta inguruetako herritar guztiei zuzenduta dago, burujabetza eta eskubide sozialak denei eragiten dieten gaia baita.