Idiazabalen irabaztea ezinezkoa izan du EPLEk
Trinketeko finala jokatuko du EPLEko Aranburuk datorren asteburuan.
Primerako partidak egin dituzte EPLEko pilotariek Euskal Herriko Kluben arteko Nazio Txapelketan, atzo goizean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, baina, ez zuten lortu kanporaketa gainditu eta hurrengo fasera pasatzea. Paz Ziganda taldeak bi garaipen lortu zituen eta talde horretako pilotariak sailkatu dira. Lau t´erdikoan J. Rekalde aritu zen Adonisen kontra eta 18-15 irabazi zuen; banakakoan, Garateak 18 tanto eta Aranburuk 11 egin zituzten eta bikoteka EPLEkoak nagusitu ziren Barbajero-Telletxea bikoteak 12 tanto eta Urmeneta-Arangurenek 22.
Trinketeko buruz buruko finalerdian, lehen mailako Gipuzkoako txapelketan EPLEko pilotarien arteko duelua izan zuten. Aranburuk Taberna mendean hartu (30-40) eta final handia jokatuko du datorren asteburuan.
Euskal Ligako partidetan, larruzko paleta seniorretan Ohorezko Mailan Eiheramendik eta Abelek 35 21 irabazi zuten Iruñeko Tenisen aurka. Adonis eta Odriozolak, berriz, porrota izan zuten jardunaldian Oiarpeko Ugalde anaien aurka (22-14). Palistek Agustina Otaola frontoian jokatu zuten, eta manistek berriz, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.