Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabalik da

Lanak apirilaren 24ra arte aurkeztu daitezke. Deialdi berezia egin du erredakzio batzordeak euskaraz idatzitakoak eta emakume kolaboratzaileen kopuruak gora egin dezan.

Iazko 'Oarso' aldizkariaren azala.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/13

Oarso aldizkariaren aurtengo edizioa prestatzen hasi dira jada erredakzio taldeko kideak, eta dagoeneko zabalik da artikuluak aurkezteko epea. Errenteriaren 700. urteurrena ospatuko da aurten eta aldizkariaren ardatz nagusi gisa gai hori garatu nahi du erredakzio batzordeak: “Urteurren hau aukera ezin hobea da nondik gatozen, egun nor garen, eta bereziki zer izan nahi dugu galdetzeko geure buruari; Errenterian bizi garenok osatzen dugun gutasuna ospatzeko eta indartzeko balio behar du”. Horrenbestez, Errenteriak zein paper jokatuko lukeen hausnartzeko tartea ere eskainiko dio aldizkariak.

Deialdi berezia egin die herritarrei parte har dezaten aldizkarian, hura “atsegina eta askotarikoa” izan dadin, “eta Errenteriako bizi modu aktiboa islatu dezan”. Gaia mugatzeko asmorik gabe, aldizkariko ohiko gaiak ere gogoratu ditu batzordeak, eta oroitzapenek, ospakizunek, pertsonaia ospetsuek, edota aurten kontsiderazio berezia izan dutenen gaineko artikuluak ere onartuko dituzte. Horretaz gain, urtean zehar herrian izan diren gertakariak ere jasoko ditu.

Oarso aldizkarian edonork kolabora dezake arauak betetzen dituen idatzi bat aurkeztuta (hemen arauak).

Euskaraz idatzitako artikuluei erreparatu die erredakzio batzordeak. Bilakaera ona izan badu ere euskaraz idatzitakoen portzentajeak, gai horren garrantzia nabarmendu eta euskaraz idaztera animatu dituzte herritarrak. Era berean, deialdi berezia egin die emakumeei; izan ere egun kolektibo hori minoritarioa da kolaboratzaileen artean. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an amaituko da; lanak berriz, posta elektronikoz helarazi, edota Zu! Arreta zerbitzuan zein udal artxiboan utzi daitezke.

Zalantzak argitzeko, berriz 943 449 610 edota 943 449 626 telefono zenbakira deitu daiteke astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.