Antiju Morik: bide bat itxi, beste zabalago bat irekitzeko
Antiju Murik talde feministak bidea bukatutzat eman du, hemendik aurrera Oiartzungo Feministen Asanblada gisa funtzionatuko du.
Oiartzungo Antiju Morik talde feministak erabaki du izen horrekin gehiago ez lan egitea, Oiartzungo Feministen Asanblada zabal eta anitz gisa funtzionatzen hasteko. Prozesu natural eta positibo baten ondoren hartu duteka erabakia azaldu dute feministek. Bide bat itxi dute, beste zabalago bat irekitzeko.
Horregatik, Antiju Morik-en bidea amaitutzat emateko itxiera festa egingo dute otsailaren 1ean (larunbata). Besteak beste, prentsaurrekoa, poteo feminista eta bazkaria egingo dituzte egun horretan. “Antiju Morik-en nahiz Oiartzungo Feministen Asanbladaren bizitzaren parte zarelako edo izan zarelako, egun horretan zu bertan egotea nahiko genuke”, esan dute antolatzaileek: “Amets morik egi bihurtzeko, iraultza feminista!”.
Bazkarira joan nahi dutenek, asanbladako kideren bati esan behar diote joatekoak direla. Bestela ere, posta elektroniko helbide bat prestatu dute nahi duenak izena eman dezan.