Errehabilitazio efiziente eta adimendunaren gaineko tailerra, Oarsoaldeko herrietan
Tailerraren helburua, araudiaren, laguntzen eta diru laguntzen gaineko informazioa eman, bizilagun komunitateei erabakiak hartzen lagunduko dien metodologia azaldu eta Oarso Hiru-R enpresa-iniziatiba azaltzea da.
Errehabilitazio efiziente eta adimendunaren gaineko tailerra antolatu dute hilaren 21ean Reina aretoan 19:00etatik 20:00etara. Tailerraren helburua, araudiaren, laguntzen eta diru laguntzen gaineko informazioa eman, bizilagun komunitateei erabakiak hartzen lagunduko dien metodologia azaldu eta Oarso Hiru-R enpresa-iniziatiba azaltzea da. Oarsoaldeko eskualdeko enpresa talde batek osatzen du Oarso Hiru-R taldea, eta zerbitzu integralak eskaintzeko batu dira: kontsumoak monitorizatu, fatxadak eta estalkiak isolatzea, fotovoltaikoa, eskari elektrikoaren kudeaketa, familien ahalduntze energetikoa edo ibilgailu elektrikoen kargarako zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Bost lantegik osatzen dute taldea eta 70 langiletik gora dituzte.
Tailerrean parte hartzea doakoa eta irekia da, eta Errenterian egin ondoren Lezon egingo dute hilaren 23an Kultur Etxean; Oiartzunen hilaren 28an, udaleko pleno aretoan; eta Pasaian hilaren 30ean Donibaneko Kulturguneko Komunikazio aretoan. Hiru herri horietan ere 19:00etatik 20:00etara izango dira tailerrak.